Musika bidezko estimulazioari buruzko azalpenak

Guaixe 2015ko aza. 24a, 08:15

Asteartean, 18:00etan Altsasuko jubilatu elkartean

Josefina Arregi klinikako profesionalek euren jakintza sakandarrekin partekatzeko zikloa antolatu zuten. Hainbat hitzaldi eta tailerren ondoren, heldu den asteartean, Raquel Guerrero okupazio-terapeutak musikoterapiaren inguruko tailerra eskainiko du. Klinikako langileak dementzia duten pertsonei musika bidezko estimulazioa nola egin, komunikazioa eta emozioa nola bideratu azalduko du. 

Egutegia*

Azaroak 24, asteartea

Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.

Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).

Abenduak 15, asteartea

Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.

Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).  

*Saio guztiak Altsasuko jubilatu elkartean dira, 18:00etan.