Hartzan pala!

Guaixe 2015ko aza. 25a, 11:42
Aurreko pala torneo bat.

Emakumeendako Gure Pilota I. Sakanako Pala Torneoa abendutik aurrera jokatuko da eta izena ematea zabalik dago

Nafarroako Pilota Federazioak, Sakanako Mankomunitatearen Gure Pilota taldearen eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin Emakumeendako Gure Pilota I. Sakanako Pala Torneoa antolatu du. Txapelketa abendutik aurrera jokatuko da, ondoko mailatan: gaztetxoak, helduen 1. maila eta helduen 2. maila.

Izena ematea zabalik dago, Nafarroako Pilota Federazioan. Partidak larunbat eta ostiral arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira, Etxarri Aranazko eta Arbizuko pilotalekuetan. Antolatzaileek sari politak izanen direla adierazi dute. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak adierazi digunez, Nafarroako Pilota Federazioak, Mank-ek eta Gure Pilota klubak indarrak batu dituzte, helburua “txapelketa indartsu bat antolatzea” delako, “hurrengo urteko pala egutegian Euskal Herri mailan lekua izango duena”.