Izen berria basoko institutuarendako

Guaixe 2015ko aza. 26a, 09:24

Orain arte IES San Miguel de Aralar Aralarko Mikel Donea BHI zena, ostegunaz geroztik IES Altsasu BHI da. Hezkuntza Departamentuak ikastetxearen eskola-kontseiluaren proposamena onartu du. Izan ere, institutuaren irudia berritu asmoz lantalde bat sortu zen eta izena aldatzeko proposatu zuen. Eztabaida prozesu baten ondoren baiezkoa eman zitzaion eta Hezkuntza Departamentuari eskaera egin zioten. Orain logotipoa diseinatzeko lanak hasiko dira.