Euskaraz hizketatzeko aukera

Guaixe 2015ko aza. 26a, 11:45
Iratxo elkarteko mintzakideak.

Horixe eskaintzen du Mintzakide programak, astean ordu batez. Izen ematea aurki despedituko da. 600 482 024 telefonora hots eginez edo sakana_mintza@aek.org e-posta bidez jarri daiteke harremanetan

Dagoeneko Sakanan 8 Mintzakide talde martxan daude. Astean behin elkartu eta ordu batez euskaraz hitz egitea, praktikatzea dute helburu. Talde txikitan euskaldun aritu bat eta hizkuntza ikasten ari diren edo hizketatzerakoan solte aritu nahi duten pertsonak elkartzen dira bai taberna edo kafetegian edo mendi buelta ematen.

Horretaz aparte, ikasturtean barna bestelako jarduerak antolatzen dituzte. Esaterako, Amama filma ikustera joan ziren haietako asko. Eta abenduan Patxi Zubizarretarekin antolatuta dagoen literatura-solasaldian ere izanen dira beste batzuk. Txangoak eta mintzakideen proposatutako bestelako ekintzak ere izanen dira ikasturte honetan.

Mintzakide taldeak
Herria      Eguna          Ordua          Tokia
Irurtzun    Astelehena    19:00etan     Iratxo elkartea
               Ostirala         17:15ean      Pikuxar
               Igandea*       10:00etan     Plazan

Etxarri     Ostirala          15:00etan    Xapatero taberna

Altsasu    Osteguna       17:00etan     Koxka taberna
              Ostirala           9:00etan      Kaixo taberna

Ziordia    Asteartea     16:00etan     Liburutegia
              Asteazkena    18:30ean     Taberna
*Hilean behin edo, familiendako irteerak.


Mintzakideen progresioa
Ikasturtea    Mintzakideak
2012/13    39
2013/14    52
2014/15    60