Izan zaitez euskararen aldeko Akuilari telefono mugikorrarekin

Guaixe 2015ko aza. 26a, 19:20

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak telefonoetarako aplikazioa sortu du euskararen gaineko gertaeren berri emateko.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskararen Telefonoa zerbitzua kudeatzen du. Telefono horretan hizkuntza-eskubideen inguruko gertaerak jasotzen dira, kexak –esaterako, “X administrazioan ez zegoen euskaraz atenditzen zuen langilerik”– eta baita zoriontzeak ere –“X saltoki berria zabaldu dute eta karteletan euskararen presentzia bermatu dute”–. Baina zerbitzuari jauzi berri bat eman diote, eskuko telefonoetarako aplikazioa jarri baitu indarrean Behatokiak, Akuilari aplikazioa.

Tresna honekin herritarrek azkarrago eta erosoago, gertatutako unean bertan helerazi ahal izango dizkiete Behatokiari hizkuntza-eskubideei lotutako gertaerak, kexak eta zorionak. Eta erabiltzaleek bertan ikusi ahal izango ditu Behatokiari helarazitako kexa eta zoriontze guztiak. Eta sare sozialetan hedatzeko aukera ere eskaintzen du. Euskaraz bizi nahi dutenendako tresna garrantzitsua izango da.

Akuilari aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten gailuetarako prestatuta dago eta hauen aplikazioetarako dendetatik doan jaitsi daitezke. Euskararen Telefonoa web orrian erregistraturik dauden erabiltzaileek, behin aplikazioa mugikorrean instalatuta, euren datuak sartu eta erabilgarri izango dute. Erabiltzaile berriek, berriz, instalatu eta erregistratu egin beharko dute erabiltzen hasteko.

www.akuilari.eus
Akuilari aplikazioaren informazio guztia.