Nafarroaren Egunean lau kontzertu

Guaixe 2015ko abe. 3a, 09:09

Gaur, Nafarroaren Egunean, herrialdean barna 85 kontzertu aldi berean hasiko dira, 13:00etan. Emanaldiak eskaintzen dituzten abesbatzek eta musika-bandek kontzertua Nafarroako Himnoarekin hasiko dute. Sakanan lau abesbatzek kontzertuak eskainiko dituzte: Irurtzungo elizan Elkhos ahots talde iruindarra ariko da; Bakaikukoan Etxarri Aranazko abesbatza; Erkudengo Ama abesbatza, berriz, herrian, Altsasuko Iortia kultur gunean ariko da eta, azkenik, Gaztelu Ahotsak Olatzagutiako kultur etxean ariko da. Bestalde, Irurtzungo abesbatza Sesmako elizan ariko da.

Altsasuko abesbatzak honako errepertorioa eskainiko du:

Obra                                          Egilea
Nafarroako ereserkia  
O quam suavis est                        J. Busto
Baratze bat                                  I. Erkizia
Balada del andaluz perdido            E. Correa
Quien quiera                                 J. Dameson
Si tu no estas aquí                        J. Dominguez
Blue moon                                   Chema  Augusto
Matalaz                                        L. Ondarra
El breve espacio en que no estas    E. Silva
Si llego a besarte                          E. Silva
Memory                                        JL. Gorospe
Adios                                           JL. Gorospe