Hurrengo literatura hitzorduak

Guaixe 2015ko aza. 30a, 09:06

Aurretik hiru literatura hitzordu ditu irakurtzea maite duenak. Aurrena Ibon Martin idazlearekin izanen da. La fábrica de sombras liburu argitaratu berria aurkezterako etorriko da abenduaren 1ean, asteartean, 19:00etan Altsasuko Haritza tabernara. Han bertan jaso daitezke aurkezpenerako gonbitak.

Irurtzungo irakurle taldeak, berriz, abenduaren 5erako jarri du hitzordua. William Saroyan idazlearen La comedia humana liburuak sortutako inpresioez hizketatuko dira larunbat horretan, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian. Bestetik, Etxarri Aranazko irakurle taldea abenduaren 10ean elkartzeko asmoa du. Literaturatik gutxi eta errealitatetik asko duen Joserra Senar kazetariaren Can: hemen ez da ezer gertatu liburuaren gainean ariko dira hizketan. Ohi bezala, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian