Txantreako abesbatza Hiriberrin

Guaixe 2015ko aza. 27a, 12:43

Arturo Kanpion abesbatza. Argazkia: txantreanauzolan.blogspot.com.es

Larunbatean, 19:00etan, Hiriberriko elizan. Ondoren, Txitera elkartean kantu afaria izanen da.

Arakilgo udazkeneko kultur agendak biharko eguna musikari, kantuari, eskaini dio. Hasteko eta behin, Iruñeko Txantrea auzoko Arturo Kanpion abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan. Arturo Kanpion Abesbatza 2004 urtean sortu zen, izen bereko eskola publikoko hainbat guraso elkartuta. Geroztik, 30 bat laguneko taldea lanean aritu da, bereziki musikaren kultura (batez ere euskal musikarena) zabaltzen eta, gainera, taldekideei abesten gozatzeko aukera emanez. 2012ko azaroaz geroztik Javier Casanova eta Mikel Lumbreras ari dira zuzendari lanetan.

Emanaldiaren ondoren, 22:00etan, Hiriberriko Txitera elkartean 35 bat arakildar afaltzera eta kantatzera elkartuko dira. Kanturako doinuak Edorrek jarriko ditu. Afarian bertan Arakilgo udazkeneko argazki lehiaketako sariak banatuko dira.

Egitaraua
Azaroak 28, larunbata. Egun musikatua
19:00etan Arturo Kanpion abesbatzaren kontzertua, Hiriberriko elizan.
22:00etan Edorrekin musika afaria, Txitera elkartean.

Abenduak 4, ostirala
17:00etan Inside out, Del Reves, Izurdiagako elkartean.