Goi tentsioko linearen kontrako mozioak udaletara

Guaixe 2015ko aza. 30a, 08:37

Espainiako Gobernuak argindarra garraiatzeko 2015-2020 arteko plangintza onartu zuen lastailean, Sakana barna pasatzen den Deikaztelu-Itsaso 400 kW-eko linea barne duela. Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi du proiektuak ikutzen dituen 172 udalerrietan egitasmoaren kontrako mozioak aurkeztuko dituela, udalek proiektuaren kontra agertzeko aukera izan dezaten, 2013an egin zuen moduan.

Aldi berean, plataformatik Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari emandako hitza ez betetzea eta isilik egotea leporatu diete. Nafarroan gobernua osatzeko akordioetan goi tentsioko linearen inguruko gogoeta eginen zela eta oraindik argindar linea proiektuaz “hitz erdirik ez esatea” leporatu zioten gobernuari eta hura eusten duten alderdiei.

Bestalde, Errusiako gasarekiko Europaren mendekotasuna murrizteko Europako Batzordeak “lehentasunezko” egitasmoen zerrenda aurkeztu zuen hilaren 18an. Haien artean dago Landak eta Nafarroa lotuko lituzkeen “autopista elektrikoa”, zeinak “Europa eta penintsularen arteko energia loturak hobetzea lukeen helburu”.