Saria 3 Mugak Batera plataformarendako

Guaixe 2015ko aza. 26a, 18:12

Lizarrako Ekologistak Martxan taldeak Jatorra saria eman dio 3 Mugak Batera plataformari. Bere kideek larunbat eguerdian egindako ekitaldian jaso zuten saria. Erakunde ekologistak sari horrekin Olatzagutiako errausketa proiektuaren kontra lan egiten duen plataformaren lana aitortu nahi izan du, “ekimen ekologikoaren adibide direlako”. Lizarrako Ekologistak Martxanekoek gogora ekarri dutenez, “azpiegituraren kontra azaltzen lehenetarikoak izan ziren. Garai batean zailtasun handiak izan zituen, eskualdean gai gatazkatsua zelako eta proiektuaren kontra egin zutenek kostu sozial handia ordaindu zutelako”.