Sei euskal idazle eskoletan bisitan

Guaixe 2015ko abe. 7a, 09:07

Nafarroako Gobernuak Euskal idazleak eskolan, Euskal Idazleak Eskoletan programa martxan jarri du. Gobernuak horrela euskarazko literatur egileen obra eta esperientzia ikasgelara hurbildu nahi du, ikasleek euskal irakurketa, euskara eta euskal literaturari buruz duten interesa sustatzeko. Euskal Idazleen Elkartearen laguntzaz antolatutako programa horren bidez euskaraz idazten duten 24 idazle Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 35 ikastetxe publiko eta itunpekotako ikasleekin egonen dira. Sakanako bost eskola publikoetara sei idazle etorriko dira.

  Ikastetxe parte-hartzaileak  
  Herria Ikastetxea Idazleak
  Irurtzun Atakondoa Unai Elorriaga eta Jasone Osoro
  Etxarri Aranatz San Donato Xabier Mendiguren
  Urdiain Urdiain Sustrai Colina eta Pello Añorga
  Altsasu Zelandi Castillo Suarez
  Olatzagutia Domingo Bados Sustrai Colina