Jaki bilketa erraldoia asteburuan

Guaixe 2015ko aza. 27a, 08:38
Jaki bilketako boluntarioa produktuak kokatzen

Nafarroako Elikagai Bankuak 500 tona baino gehiago bildu nahi ditu.

Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa erraldoia iragarri du gaurko eta biharko, “Goseak bertan jarraitzen du” lelopean. Oso gaizki pasatzen ari diren familia asko daude, eta gosearekin bukatzeko laguntza eskatu du Nafarroako Elikagaien Bankuak. Helburua Nafarroan 500 tona jaki baino gehiago biltzea da. Nafarroan 74 herritan jakiak bilduko dituzten boluntarioak egongo dira, tartean Sakanako makina bat dendatan, ohiko saltokietan. Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa egiteko boluntarioak eskatu ditu. Eta, jakina, herritarrei jakien bilketa kanpainan parte hartzeko deia egin die.

Non jaso
Sakanako saltoki handietan eta ohiko dendatan. Etxarrin, musika eskola zaharrean (ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara). Arbizun Eroslen, Inaxiren dendan eta elizan.

www.bancoalimentosnavarra.org
Boluntario bezala izena emateko, bilketa egiteko eta kanpainaren informazio guztia jasotzeko.