Burunda klubaren asanblada gaur

Guaixe 2015ko aza. 27a, 09:04
Burunda klubeko 2015 denboraldiko taldea.

Gaur, ostiralean, 20:00etan, Iortia Kultur Gunean

Burunda Txirrindularitza Klubak urteko asanblada eginen du gaur, ostiralean, 20:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Denboraldiaren balantzea egiteaz aparte, kontuen egoera eta beste aztergai izango dituzte. Asanbladarekin 2015 denboraldiari amaiera emango zaio eta txirrindulariei denboraldi bukaerako trofeo banaketa eginen zaie, besteak beste.