Sakandarrak Donostiako Maratoian

Guaixe 2015ko abe. 1a, 09:20

Juan Luis Maiza Sakanako Triatloi Taldeko maillotarekin, triatloi proba batean.

Juan Luis Maiza 161.a sailkatu zen (2:51:44)

Igandean jokatu zen 38. Donostiako maratoia (42 km), Donostiako maratoi erdia (21 km) eta Donostiako maratoiko 10 Kilometroak (10 km). Hiru probak kontuan hartuz, ia 5.600 korrikalari iritsi ziren helmugara. Maratoian 3.212 korrikalarik hartu zuten irteera eta 2.977 sailkatu ziren. Elisha K. Rotichs keniarra izan zen azkarrena (2:13:56), Kennedy Lagat Kipyegori ia 5 minutu aterata (2:18:28). Emakumezkoetan Matea Matosevic izan zen lehena (2:45:25). Sakandarrei dagokienez, lan bikaina egin zuten. Juan Luis Maiza etxarriarra 161. postuan iritsi zen helmugara (2:51:44). Bera izan zen lehen sakandarra.
Bestalde, maratoi erdian Lars Sodergard (1:05:38) eta Fabiana Lafuente (1:16:20) izan ziren azkarrenak, proba osatu zuten 1.774 korrikalarien artean. Sakandarrei dagokienez, Iñaki Alvaro altsasuarra 130. postuan sailkatu zen (1:22:39).
Bukatzeko, 10 km-ko proba 832 korrikalarik osatu zuten, Jean C. Diribarne (30:22) eta Danielle Hodgkinson (36:09) buru zirela. 4 sakandarrek osatu zuten proba. Iraitz Senar lakuntzarra 30.a sailkatu zen (36:03) eta Izaskun Beunza 106.a (40:32), probako lehen sakandarrak.

Sakandarrak 38. Donostiako Maratoian (42 km)
1.Elisha K. Rotichs: 2:13:56
161.Juan Luis Maiza (Etx): 2:51:44
266.Jose Javier Maiza (Etx): 2:56:51
676.Juan Carlos Villalobos (Alts): 3:10:48
752.Javier Pain (Alts): 3:13:49
913.Martin Somocurcio (Alts): 3:18:31
2.949.Iban Martin (Arb): 4:47:36

Sakandarrak 38. Donostiako Maratoi erdian (21 km)
1.Lars Sodegard: 1:05:38
130.Iñaki Alvaro (Alts): 1:22:39
477.Aritz Etxeberria (Alts): 1:36:21
629.Jorge Iradi (Alts): 1:40:33

Sakandarrak Donostiako Maratoiko 10 Kilometroetan (10 km)
1.Jean Christophe Diribarne: 30:22
30.Iraitz Senar (Lak): 36:03
89.Jose Ignazio Miqueo (Lak): 39:27
103.Xabier Aierdi (Alts): 40:17
106.Izaskun Beunza (Olaz): 40:32