Bakaikoa eta Lasa Nafarroako txapeldunordeak

Guaixe 2015ko abe. 1a, 13:27

Peñas bigarren mailako txapelduna da.

Nafarroako Senior Mailako Pilota Txapelketako finala galdu zuten etxarriarrek, Yoldi-Linzoainen kontra (22 eta 10)

Larunbatean Lehen Mailako Nafarroako Senior Mailako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan. Banakakoan Irurtzun klubeko Armendarizek 18 eta 3 irabazi zion Uharte Iruñeko Astiz, txapela Irurtzunera ekarriz.
Baina Binakakoan txapelak alde egin zuen Sakanatik. Erreka klubean dabiltzan Bakaikoari eta Lasari 22 eta 10 irazi zieten Uharte Iruñeko Yoldik eta Linzoainek.

Bigarren mailan Peñas txapeldun
Bigarren mailako Nfarroako Senior Mailako Pilota Txapelketako finaletan, buruz buruko txapela Altsasura etorri zen, Altsasu taldeko Peñasek 18 eta 15 irabazi baitzion Bortziriak taldeko Elizalderi. Binakako txapela, aldiz, Bortzirietara joan zen, Errandoneak eta Martinezek 22 eta 20 gailendu baitzituzten Altsasuko Aiestaran eta Lasa, partida oso estuan.