Azpeitia-Erlo-Zestoa Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2015ko abe. 2a, 11:58

Abenduaren 13an, 7:00etan aterako da Irurtzundik autobusa

Abenduko mendi irteeran Gipuzkoara joko du Sakanako Mendizaleak taldeak. Igandean, Azpeitiatik abiatuta, Erlo mendia igotzea eta Zestoaraino joatea da helburua, mendi buelta polita egiteko. Autobusa igandean goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, herriz-herri izena eman duten mendizaleak hartzeko.

Izena emateko
Herrietako ohiko tokietan edo ondoko telefonora hots egin: 639 11 76 31.