Hiru gaztandegirendako lau domina

Guaixe 2015ko abe. 2a, 17:30

Idiazabal jatorri izendapenaren barruan dauden hiru gaztandegi sakandarrek sariak lortu dituzte World Chesse Awards lehiaketan. Juananeko Gazta (Arbizu) zilarrezko bi domina eskuratu ditu. Balda, Artola y otros gaztandegiak (Beriain marka, Unanu) ere zilarrezko domina bat eskuratu du. La Vasconavarra enpresak (Vasconavarra marka, Olatzagutia), berriz, brontzezkoa jaso du.

Munduko gazten sariketaren 28. edizioa Birminghamen jokatu zen igandean. Mundu guztiko 2.745 gazta lehiatu ziren eta Idiazabal jatorri izendapenak guzira 32 sari eskuratu zituen. “Gazten oskarrak” den lehiaketa hori heldu den urtean Donostian jokatuko da.