Puntu batengatik galdu zuten Ezkurdiak eta Barriolak

Guaixe 2015ko abe. 7a, 12:49

Artolak eta Albisuk aurkako 17 eta 8koari buelta eman zioten eta 22 eta 21 irabazi egin zuten

Garaipena eskutan izan eta, azkenean, 22 eta 21 galdu zuten Joseba Ezkurdiak eta Abel Barriolak Iñaki Artolaren eta Jon Ander Albisuren kontra Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. Larunbatean Tolosan jokatutako partida estua eta gogorra izan zen. Ezkurdiak eta Barriolak 17 eta 8ko errenta izan zuten, baina Artolak eta Albisuk partida irauli zuten eta 21era berdindu eta gero, Ezkurdiaren bolea txapara joan zen, Artolak eta Albisuk txapelketako lehen puntua eskuratuz.

Bikote bakoitzaren piloten artean alde handia egon zen. Partida osoan aurretik izan ziren Ezkurdia eta Barriola. Ziurtasun handiz jokatu zuten biek. Baina pilota berreskuratu eta tanto ilara segidan egin zuten Artolak eta Albisuk, partidari sekulako buelta emanez. 17 eta 8 galtzen joan ondoren, 21era berdintzea lortu zuten. Eta bukaeran, Ezkurdiaren akatsak garaipena eman zien urdinei.

Hurrengo asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da. Ezkurdiak eta Barriolak Altuna III.a eta Merino II.a izango dituzte aurkari Atano III.ean, eta Berasaluze II.aren eta Beroizen kontra ariko dira Irribarria eta Zubieta astelehenean, Beotibarren.

Binakako 2. jardunaldia
Ostiralean: Ezkurdia-Barriola / Altuna III.a-Merino II.a (Donostian, 20:00etan, ETB1, ntb)
Larunbatean: Bengoetxea VI.a-Untoria / Irujo-Rezusta (Iruñean, 18:00etan, ETB1, ntb)
Igandean: Olaizola II.a-Urrutikoetxea /Artola-Albisu (Urretxun, 17:00etan. ETB1, ntb)
Astelehenean: Berasaluze II.a-Beroiz / Irribarria-Zubieta (Tolosan, 16:30ean)