Generoa eta kulturartekotasuna lantzeko tailerrra

Guaixe 2015ko abe. 11a, 11:40

Ostegun goizean izanen da, Mank-en Lakuntzako egoitzan. Asteartera arte eman daiteke izena.

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak Ni-reatik Gu-reara, elkartasuna eraikitzen tailerra antolatu du. Generoa eta kulturartekotasuna izanen da landuko dena, hainbat galderari erantzuna emanez: genero kontuetan non nago ni? Nola ikusten dut nire burua? Gai horien inguruan beste kulturetako pertsonak nola ikusten ditut? Arlo horretan zer egiten dut? Zer hobetu nezake? Nola?

Etorkinekin lanean ari diren gizarte zerbitzuetako profesional, udal langile, ludotekari, gazte teknikari eta toki erakundeetako langileei zuzendutako prestakuntza saioa da. Ostegunean, 9:30etik 13:30era, izanen da, Mank-en Lakuntzako egoitzan eta Anafe fundazioak emanen du. Izen ematea asteartera arte egin daiteke info@sakana-mank.eus helbidera idatziz (izen-abizenak, nortasun agiri zenbakia, lanbidea eta mailaren berri eman).