LABek eraberritze prozesuari ekin dio

Guaixe 2015ko abe. 11a, 13:42

Gizartea aldatu denez, eta gaur egun langile mugimenduak bizi duen egoeraren aurrean, LAB sindikatuak bere burua eraberritzea ezinbesteko jo du. Urte hasieran abiarazi zuen Birpentsatzen prozesua, langile mugimendua fase bat despeditu dela uste baitute LABen. Sindikatua birpentsatzeko prozesua 2017ko kongresura arte luzatuko dute. Prozesu horretan afiliatuak eta LABekin batera mugimendu sozialetan lanean hari den jendeak parte hartuko du. Sakana eta Larraungo LABek prozesuari hasiera emateko larunbatean tailerra eginen du Etxarri Aranazko kultur etxean, 9:00etatik aurrera.