Bakaikoa Diario Vasco Torneotik kanpo

Guaixe 2015ko abe. 15a, 10:34

Bakaikoa.

Etxarriarra finalerdietan erori zen

Larunbatean Bankoa Credit Agricole-Diario Vasco Torneoko finalerdiak jokatu ziren. Promesen mailan Bakaikoa etxarriarrak eta Aizpuruk galdu egin zuten, 11 eta 22, Salaberriaren eta Martijaren kontra. Hortaz, txapelketatik kanpo geratu zaigu etxarriarra.

Irurtzun aurrera Euskal Herriko Kluben Arteko Torneoan
Irurtzunek Galdakaoko Adiskide izan zuen aurkari Euskal Herriko Kluben Arteko Torneoko final zortzirenetako itzuliko partidatan. Lau t´erdian, Galartzak (Adiskide) 18 eta 15 irabazi zion Ezkurdiari (Irurtzun), baina buruz burukoan Atutxa (Adiskide) 7 tantotan utzi zuen Armendarizek (Irurtzun). Bukatzeko, binaka Kantxori eta Hernandezi (Adiskide) 22 eta 12 irabazi zieten Mariezkurrenak eta Lansalotek (Irurtzun).

Horrela, Euskal Herriko Kluben Arteko Torneoko final laurdenetarako sailkatu da Irurtzun. Final laurdenetan, larunbatean Tolosako Aurrera Saiaz izanen du aurkari Irurtzunek.