Aurten, Le Corbusierren heriotzaren 50. urteurrena betetzen da. 1965. urteko abuztuaren 27an, Edouard Jenneret Gris, Le Corbusier, jatorri suitzarreko arkitekto frantziarra hil zen, Roquebrune-Cap-Martinen. Mugimendu modernoaren sortzaileetako bat eta XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuenetako bat izan zen. Zutoinak, beirazko hormak, teilatu lauak eta oinarrizko forma geometrikoak erabiltzea proposatu zuen, eta itxura monotonoko baina erosotasun handiko etxeak diseinatu zituen. Arkitekturan arkitekto eta teorilaria ere izan zen. Haren ideia iraultzaileak munduko toki askotan gauzatu ziren.
Le Corbusierrek, etxebizitza “bizitzeko makina” bezala definitzen zuen. Eraikinak serialki eraiki eta errepikatzeko diseinua bultzatu zuen. Diseinu horretara iristeko, arkitektoak “Le Modulor” izeneko neurketa sistema sortu zuen, natura eta izakiaren arteko erlazio matematikoan oinarrituta. Neurri sistema internazionala lortzea zen haren helburua, prefabrikazioa eta industrializazioa bultzatuko zituena. Sistemak zifrekin lan egin ordez, proportzioak erabiltzen ditu. Alde batetik, oinarri modura, 1,83m.ko (sei oin) altuerako gizona du, besoa altsatuta 2,26m.ko neurria duena. Giza sekzio honetatik ateratako neurrien konbinazioekin proiektatuko ditu eraikinak. Bestetik, naturan aurkitzen diren proportzioak ditu oinarri: Gizakiaren neurriak, urrezko sekzioa, karratu bikotza, angelu zuzena eta horien arteko konbinazio posibleak.
Arkitektoak Marseillako “Unité d’habitation” eraikinean aplikatu zuen Modulor sistema lehenengoz. Eraikuntza hogeigarren mendeko arkitektura ikonoa da, eraikin osoen estandarizazioaren eta errepikapen adibide argia. 140m luze, 24m zabal eta 56m altuko eraikin honek, maila bakoitzeko 58 etxebizitza duplex ditu, eta bertara iristeko, 3 pisuz behin kokaturiko korridorea erabili beharra dago. Eraikina hormigoizko pilote gainean altsatzen da, lurazal mailan iragazkorasuna eskeintzeko, barne zein kanpo eremuak erlazionatuz eta komunikazio bertikalak bertan kokatuz. Estalia aldiz erabilgarria da, bizitasun eremu, izan ere, bertan 300mko atletismo pista, gimnasio estalia eta erizaintza eta haurtzaindegia daude. Eraikuntzaren eragina izugarria izan zen, eta honen atzetik Nantes-Rezé (1952), Berlin (1956), Briey-en-Forêt (1957) eta Firminy (1960) etxebizitza unitateak etorri ziren.