Momentu batez hasierako esaldian arreta jarri ezazu. Esaldia ulertzen da? (Kulturak Estrategia gosaltzen du!). Ez da esaldi erraza ulertzeko, sinplea dela dirudi, baina barne ezagutza asko gordetzen digu.
Hasi gaitezen esaldiko hitzak banan bana azaltzen. Hasteko, pentsatu “kultura” pertsona bat dela. Zu zarela! Kultura, identitatea beste modu batera esanda, pertsona baten nortasuna dela aipatuko genuke. Zu zarena! Bestalde, betidanik esan diguten moduan, “gosaria” eguneko jatordurik garrantzitsuena da. Ados egon zaitezke ala ez, baina horrela diote adituek, baita guk ere. Azkenik, proiektu edota enpresa batek etorkizun oparoa izateko, enpresa horren gakoa, bere produktu edo zerbitzuak merkaturatzeko estrategia egokian datza.
Hau da, enpresaren etorkizuna = merkaturatze estrategia.
Ondorioz, edozein pertsona, entitate, proiektu edota enpresak arrakasta izan ala ez, dituzten produktu edo zerbitzuak merkaturatzeko erabili duten estrategian oinarrituko da.
Adibidez, zein uste duzue izan daitezkeela Nafarroan azken urtetan porrot egin duten proiektu estrategikoak? Argi dago, hona batzuk jarraian: Nafarroa Arena, Nafarroako Kanala, Bicitronik, Caviar per se, Los Arcoseko Zirkuitua…
Ez gara baloratzen hasiko proiektu hauek eraiki edota sortu behar ziren ala ez (oso kritikagarria delako). Gure asmoa, merkaturatze estrategia egokia izan den ala ez jakiteko datu batzuk ematea besterik ez da:
Caviar per se proiektura, adibidez, 8,7 milioi euro bideratu ziren eta enpresa itxi berri da. Beraz, estrategiak porrot egin du.
Nafarroa Arena eraikitzeko, 58,8 milioi euro gastatu ziren eta oraindik bere etorkizuna zein estrategia garatu gabe dago.
Nafarroako Kanalak, “Canasa”, 2015eko urte amaieran 10,4 milioi euro galtzea aurreikusten du. Estrategia porrotera bidean doa.
Kulturak Estrategia gosaltzen du!