Joanes Bakaikoa Mattin Ezkurdiaren kontra Larraungo pilotari ohien omenaldian

Guaixe 2015ko abe. 18a, 08:21

Larunbatean, 16:30ean, Lekunberrin

Larraun Pilota Elkarteak, hainbat laguntzailerekin batera, Larraungo pilotari profesionalak eta profesional ohiak omenduko ditu larunbatean, 16:30ean abiatuko den jaialdian. Omenaldia jasoko dutenen artean Ismael Chafee eta ezkurdiatarrak daude.

Omenaldiaren inguruan antolatutako jaialdian, lau t´erdian Joanes Bakaikoa etxarriarrak Mattin Ezkurdia arbizuarra izanen du arerio. Omenaldiaren ondoren, Irurtzungo klubean aritzen den Xuban Armendarizek eta Lenitz Galarzak Ibai Iriarteren eta Julen Martijaren kontra jokatuko dute.