Hauteskunde orokorrak 2015

Alderdiek bozkatzera deitu dute

Guaixe 2015ko abe. 20a, 09:16

Hauteskunde orokorretan botoa emateko aukera izango da gaur, 9:00etatik 20:00etara.

Hauteskunde orokorrak igandean izanen dira. Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratuko dira. Azken egunotan hauteskunde kanpainan murgilduta egon diren alderdiek eta koalizioek igandean bozkatzera joateko deia egin dute. Hautestontziak 9:00etatik 20:00etara egonen dira zabalik, norberak erroldatuta dagoen tokian botoa eman dezan. Ondoren hasiko da boto zenbaketa.

Guaixeko online elkarrizketak
Egunotan hauteskunde kanpainan murgilduta egon dira alderdi politikoak. Guaixek Nafarroako alderdi eta koalizio garrantzitsuenei on-line elkarrizketak egiteko gonbitea egin zien. Podemos Ahal Duguko Eduardo Santos, Geroa Baiko Bixente Serrano eta EH Bilduko Bakartxo Ruiz hautagaiak egon dira gure irakurleen galderak erantzuten.