PPko hautagaiaren on-line elkarrizketa bertan behera

Guaixe 2015ko abe. 18a, 10:03

Hauteskunde orokorrak direla eta Guaixek Nafarroako alderdi eta koalizio nagusiei on-line elkarrizketak egiteko aukera eskaini die. Irakurleen galderei hautagaiek erantzutea. Cristina Sanzek, UPN-PP koalizioko senaturako hautagaitzako hirugarrenak, gurean on-line elkarrizketan aritzekoa zen, laguntzaile batekin. Baina hauteskunde kanpainako azken orduko aldaketa batek Madrilera eramanen du eta ezin izanen ditu irakurleen galderarik erantzun.