Altsasuko puntua Irujorendako eta Rezustarendako

Guaixe 2015ko abe. 21a, 09:43

Ezkurdia eta Barriola ongi ibili ziren 13ko berdinketara arte, baina hortik aurrera Irujo eta Rezusta gailendu ziren

Partida gogorra eta estua izan zen ostiralean Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatutakoa. Bi bikoak, Ezkurdia-Barriola eta Irujo-Rezusta, irabaztera atera ziren. Lehen zatian parez pare aritu ziren biak. Tanto gogor eta lehiatuak izan ziren, eta ez zen inor gailentzen. Ezkurdia eta Barriola aurreratu egin ziren, 9 eta 9 eta 12 eta 13, baina 13ko berdinketaren ondoren Irujo eta Rezusta gailentzen hasi ziren. Iberoko aurrelariak erremate bikainak egiten hasi zen, eta atzeko koadroetan Rezustak primeran eutsi zien Ezkurdiaren eta Barriolaren erasoei. Horrela, tantoak pilatzen joan ziren eta azkenean 22 eta 15 gailendu ziren Irujo eta Rezusta, txapelketako euren 3. puntua lortuta. Aldiz, puntu batekin daude Ezkurdia eta Barriola.

Sakandarrak elkarren kontra 4. jardunaldian
Asteburuan txapelketako 4. jardunaldia dago jokoan. Igandean, Tolosako Beotibarren, Ezkurdiak eta Barriolak Irribarria eta Zubieta izanen dituzte aurkari.

Sailkapena
3 puntu: Irujo-Rezusta eta Artola-Albisu
2 puntu: Olaizola II.a-Urrutikoetxea
Puntu 1: Altuna III.a-Merino II.a, Ezkurdia-Barriola eta Berasaluze II.a-Beroiz
0 puntu: Irribarria-Zubieta eta Bengoetxea VI.a-Untoria

Binakako 4. jardunaldia
Altuna III.a-Merino II.a / Artola-Albisu (ostiralean, 17:00etan, Eibarren. ETB1, ntb)
Berasaluze II.a-Beroiz / Bengoetxea VI.a-Untoria (larunbatean, 20:30ean, Etxebarrin)
Olaizola II.a-Urrutikoetxea / Irujo-Rezusta (larunbatean, 18:00etan, Bilbon. ETB1, ntb)
Ezkurdia-Barriola / Irribarria-Zubieta (igandean, 17:00etan, Tolosan. ETB1, ntb)