Aplikazioen munduan nabigatzen III

Iosu Lizarraga 2015ko abe. 24a, 08:00

Duolingo
Hizkuntzak ikasi eta errepasatzeko balio duen aplikaziorik balioenetarikoa. Hizkuntza desberdin pila ditu barne: Ingelera, alemana, italiera, frantsesa, portugesa... (Doan).

Untappd
Garagardoen sare soziala. Edaten duzun garagardoa puntuatu, argazkia igo eta kokapena jarri dezakezu, opari moduan dominak lortzen joango zara. Sare sozial guztiak bezala, lagunak egin ditzakezu, bere ibilbideak jarraitu, besteen checking-ak komentatu edota “gustuko dut” eman. Garrantzitsuena, garagardoez asko ikasi dezakezu! (Doan).

Moovit
Garraio publikoaren aplikaziorik egokiena. Metro eta bus ordutegi eta mapa guztiak ditu barne, zein ordutan iristen den edo iristeko zenbat falta den informatzen zaitu. (Doan).

Maps.me
Mapak internet konexiorik gabe ikusteko aplikazio bikaina. Mapak deskargatu eta internet ez duzun leku batera joaten bazara (adib. atzerrian), problemarik gabe mugitu ahal izango zara. (Doan).

Eztanda Irratiapp
Eztanda Irratia streaming entzuteko aplikazio ofiziala. Horretaz gain, programazio osoa ikus dezakezu. Aplikazio honen sortzailea ni naiz, eta aplikazioaren bigarren bertsioaren prozesuan nabil. Adi egon, laster kaleratuko dudala! (Doan).

Keep
Google-ek eginiko nota aplikazioa. Listak, nota sinpleak, argazkiak, audioak edota marrazkiak gorde ditzakezu. Gainera, errazago ikustarazteko, atzealde koloreduna jartzeko aukera duzu. Gmail kontuarekin zure nota guztiak sinkronizatuta daude, zure edozein dispositibotan ikustarazteko. Horretaz gain, zure lagunekin notak lotu ditzakezu, eta zuzenean editatu. (Doan).

mSecure
Zure kontu guztien pasahitzak gordetzen dituen aplikazioa. Pasahitz master bat jarri aplikazioa ireki ahal izateko eta barnean gorde ditzakezu erabiltzen dituzun pasahitz ezberdinak, inoiz ez ahazteko. (7,99€).

Opera Max
Internet datuak aurrezteko balio duen aplikazioa. Internetetik nabigatzen duzunean deskargatzen diren argazki edota bideoen kalitatea pixka bat jaitsiz datu pila aurrezten ditu. Lasai egon, zeren mugikor pantaila txikietan ez da batere nabaritzen kalitate jaitsiera hori. (Doan).

Audials
Munduko streaming irrati guztiak, mugikorrean dituzun mp3 abestiak entzuteko eta abestiak “jaisteko” balio duen aplikazioa. Abesti zehatz bat nahi izanez gero, aplikazioan zein abesti den jarri, eta munduko irrati guztietan begiratzen hasiko da abestia aurkitu arte, abesti osoa grabatu eta jaitsiko du. (Doan).

Appy Geek
News Republic-ek eginiko teknologia berriak irakurtzeko balio duen aplikazio ikaragarri polita. Zure gustukoen atariak gorde, eta eguneko eta puntako teknologia berri guztiak zure esku izan. (Doan).

Kiosk
Albiste irakurketa aplikazioa. Interneten dauden albisteen portal ezagunetarikoak ditu barne. Berriak partekatu eta gogokoetan jarri ditzakezu, gero forma azkar batez ireki ahal izateko. Aplikazio erraza, azkarra eta ikusgarria. (Doan/1,46€).