Hauteskunde orokorrak 2015

Ahal Dugu gora, EH Bildu behera

DATUEN ALDERAKETA

SAKANAko hauteskundeen emaitzak                  
KONGRESUA   2015         2011    
  KOPURUA   %   KOPURUA KOPURUA   %  
Hauteskunde errolda   15.601         15.806    
Parte hartzea 10.829   %69,41     10.422   %65,94  
Abstentzioa 4.772   %30,59     5.384   %34,06  
Boto baliogarriak 10.729   %99,08     10.280   %98,64  
Boto baliogabeak 100   %0,92     142   %1,36  
Zerrendei emandakoak 10.623   %98,10     10.151   %97,40  
Boto zuriak 106   %0,98     129   %1,24  
HAUTAGAITZA                  
EH Bildu 2.816   %26,25   Amaiur 4.126   %40,14  
Ahal dugu 2.227   %20,76            
Geroa Bai 1.994   %18,59   Geroa Bai 1.888   %18,37  
UPN-PP 1.673   %15,59   UPN-PP 2.175   %21,16  
PSOE 1.077   %10,04   PSOE 1.389   %13,51  
Ciudadanos 338   %3,15            
IU-Batzarre-UpeC 234   %2,18   Izquierda-Ezkerra 330   %3,21  
SAIN 142   %1,32   SAIN 12   %0,12  
Recortes Cero-Berdeak 25   %0,23            
UPyD 23   %0,21   UpyD 92   %0,89  
Libertate Nafarra 11   %0,10            
PACMA 0   %0,00            
      %0,00   Equo 60   %0,58  
      %0,00   Pirata 50   %0,49  
      %0,00   PUM+J 18   %0,18  
      %0,00   U.C.E 11   %0,11  


15.601 sakandarrek botoa emateko aukera izan zuten igandean, duela lau urte baino 205 gutxiago. 2011ko deialdiarekin parte hartzea %3,47 igo zen, %69,41 izanik. Beraz, hamar sakandarretatik zazpik botoa emateko eskubidea erabili zuten.

Sakandarren artean babes gehien lortu duen zerrenda EH Bildurena izan da, 2.816 boto (%26,25). Duela lau urteko emaitzekin alderatuta koalizioak 1.310 boto edo %13,89 galdu ditu. Boto horietako askok oraingoan Ahal Duguren alde egin dute. Maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta EH Bilduk deialdi honetan 806 botoko galera izan du.

Indarrez sartu da Podemos-Ahal Dugu eta sakandarren bigarren aukera bihurtu da 2.227 (%20,76) botorekin. Hautagaitza morea EH Bildurengandik 589 botora gelditu da. Pablo Iglesiasenak udaberriko deialdian baino 946 boto gehiago eskuratu ditu. Parte hartzea igotzeak eta beste aukeren boto galerak (EH Bildurena bereziki, eta Geroa Bai eta PSNrena neurri txikiagaoan) on egin dio hautagaitza moreari. Geroa Baik sakandarren gogoko hirugarren aukera izaten segitzen du 1.994 boto jaso ondoren (%18,59). Koalizioak aurreko deialdian baino 106 boto (%0,22) gehiago eskuratu ditu. Nafarroako Gobernua berritzeko hauteskundeekin alderatuta, berriz, Geroa Baik Sakanan 741 boto galdu ditu.

UPN-PP koalizioa bigarren indarra izatetik laugarren izatera pasa da lau urtetan 502 boto galdu ondoen. 1.673 sakandarrek (%15,59) babesa azaldu diote koalizioari. Erregionalisten eta popularren koalizioak Sakanan hauteskunde orokorretan segituan botoak galtzen dituen hirugarren deialdia izan da. Pentsatzekoa da aurretik koalizioa bozkatu zuten batzuk Ciudadanosen alde eginen dutela. Udaberrian banatuta aurkeztu ziren eta orduko bien emaitzen baturak orain baino 12 boto gehiago ematen ditu.

PSNk ibarreko zerrendan postu bat galdu du eta bosgarren indar bihurtu dira. Sakandarren 1.077 boto (%10,04) jaso dituzte sozialistek, 2011n bain0 312 gutxiago (%3,15). PSNk ibarrean foru hauteskundeetan baino 265 boto gehiago jaso ditu.

Ciudadanos alderdiaren alde 338 sakandarrek egin dute (%3,15). Riverarenak ibarreko seigarren aukera dira. Alderdi laranjak udaberrian baino 217 boto gehiago jaso ditu. Izquierda-Ezkerrak sustatutako Orain Batera-ren zerrendaren alde 234 (%2,18) sakandarrek egin dute. Duela lau urte baino 96 gutxiago (%1,03ko galera). Koalizioak foru hauteskundeetan baino 54 boto gehiago jaso ditu hauteskunde hauetan. Babes gutxien jaso dutenen artean, bestalde, aipagarria Sain-en jauzia 130 boto irabazita (142 eta %1,32).

Alderaketak
Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek (EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E) 7.271 boto jaso dituzte, duela lau urte baino 927 gehiago. Udaberriko hauteskundeekin alderatuta 547 gutxiago.

EH Bildu eta Geroa Bairen artean 4.810 boto eskuratu dituzte, duela lau urte baino 1.204 gutxiago. Foru hauteskundeetako emaitzekin alderatuta 1.547 boto gutxiago. UPN-PP eta PSN blokeak beherako joerarekin segitzen du. Oraingoan 2.750 boto eskuratu ditu, aurrekoan baino 814 boto gutxiago, baina udaberrian baino 253 gehiago. Bi espazio horien artean sartu da Ahal Dugu.


Datuak
Udalerrika lehen indarra
EH Bildu 8: Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordia.
UPN-PP 3: Arakil, Irañeta eta Uharte Arakil
Ahal Dugu 2: Irurtzun eta Altsasu
Geroa Bai 1: Arruazu
EH Bildu / PP-UPN 1: Iturmendi

Parte hartzea gehien hazi duten herriak
1.    Uharte Arakil, 7,62 puntu.
2.    Arakil, 6,2 puntu.
3.    Altsasu, 5,47 puntu.

Parte hartzea jaitsi duten herriak
1.    Bakaiku, 4,61 puntu.*
2.    Arbizu, 3,15 puntu.*
3.    Ziordia, 0,73 puntu.
*Parte hartzea jaitsita ere Sakanako batez besteko %69,41eko parte hartzea baino handiagoa dute.

Parte hartze handieneko udalerriak
1.    Bakaiku, %76,55.
2.    Arruazu, %74,42.
3.    Arakil, %72,92.

Abstentzio handieneko herriak
1.    Ergoiena, %37,46.
2.    Olatzagutia, %36,58.
3.    Irañeta, 32,17.

Boto txuri gehien izan duten herriak
1.    Iturmendi, %3,27.
2.    Irañeta, %2,06.
3.    Urdiain, %1,67.

Boto baliogabe gehien izan duten herriak
1.    Uharte Arakil, %2,56
2.    Olatzagutia, %1,48.
3.    Bakaiku, %1,35.