Gabonetako erakustaldi ederra

Guaixe 2015ko abe. 22a, 14:00

Iskiza Sakanako gimnastek ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakutsi zuten

Gabonen aurretik erakustaldia egiten du Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldeak. Igande goizean izan zen erakustaldia, Zelandi kiroldegian. Taldeko gimnastak ezin politago zeuden: maillot ikusgarriak, ilea mottoetan bilduta eta makillatuta, ikuskizuna hasteko irrikitan. Haiei begira, senitarteko eta lagunak.

Gimnastak ikasturtean barna ikasitako mugimenduak, koreografiak eta dantzak eskaini zizkieten Zelandin bildutakoei, irakasleen argibideak jarraituz, eta bildutakoek ikuskizun eder batetaz gozatzeko aukera izan zuten.