Garapen agentea kontratatzeko deialdia

Guaixe 2015ko abe. 23a, 10:24

Sakanako Garapen Agentziak teknikari bat kontratatu nahi du, amatasun baja bat ordezkatzeko. Lanpostuaren egitekoak dira: industria dinamizatzaile gisa aritu, enpresei bisitak egin, tokiko garapena dinamizatu eta enpresa, erakunde eta bestelako erakundeen arteko elkarlan foroetan parte hartzea. Besteak beste euskara ezagutzea eta autoa izatea eskatzen zaizkio. Interesatuek industria@sakana-mank.com e-postan jaso dezakete informazioa eta eman dezakete izena, beti ere, ilbeltzaren 8ko 13:00ak arte.