Eguberriko Argazki Lehiaketa

Guaixe 2015ko abe. 23a, 15:44

Sakanako Eguberriko Argazki Lehiaketa

Neguko solstizioarekin batera egun esanguratsuak heldu dira Sakanara. Hainbat ospakizun, ohitura eta erritu berritu eginen dira hurrengo egunean ibarraren luze zabalean. Sakandarrek argazki kamara edo telefono mugikorra aldean eramaten dute eta haiekin lekukotza jasoko dute, ziurrenik. Jasotako irudi horiek Sakanako Eguberriko Argazki Lehiaketara aurkezteko aukera dago orain. Hala egin nahi duenak www.guaixe.eus web orrian propio sortutako atalera jo eta argazkia igo besterik ez du. Parte-hartzaile guztien argazkiekin ibarreko eguberria irudikatuta geldituko da.

Argazkiak aurkezteko ilbeltzaren 8, eguerdiko 13:00ak arte aukera  izanen da zabalik. Aurkeztutako argazkien aldeko botoak emateko aukera izanen da. Eta ilbeltzaren 20an boto gehien jaso duten hiru argazkien egileen sari gisa hainbat liburuz osatutako sorta bana jasoko dute.

OINARRIAK
· Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

>Egilearen izen-abizenak eta herria.
>Harremanetarako telefonoa.
>Argazkiaren azalpena:
  Non eta noiz dagoen aterata. Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatzi daiteke.

DATAK
· Argazkiak bidaltzeko epea: abenduaren 24tik ilbeltzaren 8ra arte (biak barne).
· Webgune bidezko bozketa ilbeltzaren 8an hasiko da, 13:00etan, behin argazki guztiak jasota. Gogoko argazkiaren alde bozkatzeko aukera ilbeltzaren 20ko 13:00ak arte izanen da zabalik.
· Irabazleak nortzuk diren ilbeltzaren 22ko Guaixe astekarian eta www.guaixe.eus-en jakinaraziko dira.

EZAUGARRIAK
· Argazkiak guaixe.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira.
· Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
· Argazki guztiak guaixe.eus-ko argazki galeria batean egonen dira ikusgai.
· Sakanan jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izanen du.
· 16 urtetik gorako sakandarrek parte hartu ahal izanen dute.
· Argazkiak jatorrizkoak, originalak, eta argitaratu gabeak izan behar dute.
· Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.
· Eguberritako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo eguberritan ateratakoak izatea edo beste urte batekoak.

SARIAK
Hainbat liburuz osatutako sorta bana jasoko dute boto gehien jasotako argazkien egileek.
· Parte hartzearekin egileak bidalitako argazkiaren eta horren edukiaren ardura duela aitortzen du. Hortaz, parte-hartzaile bakoitza izanen da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga gabeko jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. Beraz, lehiaketako parte-hartzaileak Guaixe eta Guaixe fundazioa kalte gabe utziko duela hitzematen du.

· Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak ez dira Guaixe-renak izanen. Bere artxiboan gordeko ditu eta parte-hartzaileak onartzen du Guaixe fundazioak haiek erabiltzeko aukera izanen duela, beti ere, egilearen izena aipatuz.

· Parte-hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den Guaixe fundazioaren fitxategi batean sartuko dira. Guaixe fundazioak jakinarazten du datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noiznahi erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, Guaixe fundazioari, eskaera adieraziz eta nortasun agiriaren kopia batekin: Guaixe fundazioa, Foru plaza, 23, 1. solairua. 31.800. Altsasu, Nafarroa. Edo bierrik@guaixe.eus e-postara mezua bidaliz.

· Antolatzaileek beren gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.

· Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.

· Sakanako Eguberriko Argazki Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsi eta onartuko ditu.