Basoa eta txondorraren epela utzita, ikazkinak herrietako bidea hartu zuen eta gaur, Gabon bezperan, gure herrietara iritsiko da. Olentzerok emakina bat hitzordu ditu Sakanan. Harrera horietarako kantu entseguak eta prestakuntzak ilusio guztiarekin prestatu dira, eta txikienak, bereziki, ikazkinak ekarriko dituen oparien zain daude, irrikitan.
Gaur goizean pazkuan amores eskean ariko dira haurrak Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen. Goizez, kantu-eskean ere hainbat herritan ariko dira, esaterako, Altsasun eta Ziordian.
Lana aurreratu zuen ikazkinak larunbatean Etxeberri bisitatuz eta igandean Zuhatzura joanez. Bestalde, Lamiatutur Olaztin egon zen igandean, Olentzeroren etorrera iragarriz. Iñigo Aritza ikastolakoak postontziaren bila ibili ziren Urrizti, Sarabe eta inguruko paraje ederretan igandean, eta urrutitik Olentzero eta Mari Domingi ikusi zituzten. Eta MariDomingi igandean Lizarragan izan zen, gaur Olentzeroren etorriko dela iragartzeko.
Gaur arratsalde gau partean, lan ugari izango du ikazkin maiteak, baina harrera beroa egingo diote herri guztietan. “Horra, horra, gure Olentzero, pipa hortzetan duela eserita dago…”
Hitzorduak
Herria Ordua Harrera tokia
Irurtzun 18:30 Plazaolako zubia.
Etxarren 16:30 Eliza.
Satrustegi-Hiriberri 17:30 Satrustegiko elkartean txokolatada.
18:30 Olentzero Satrustegin.
19:30 Olentzero Hiriberrira eta merienda.
Ihabar 18:30 Autobia azpiko zubia.
Irañeta 18:00 Autobus geltokia.
Uharte Arakil 18:00 Itxesin, Beriaingo bidea hasiera.
Arruazu 19:30 Ubeldeko zubia.
Lakuntza 18:00 Trenbide azpiko zubia.
Arbizu 18:30 Plaza.
Unanu 18:00 San Donato bidetik.
Dorrao 18:30 Goitiko ur biltegia.
Lizarraga 18:00 Menditik.
Etxarri Aranatz 17:00 Aldapasoro auzoa.
Bakaiku 17:30 Elkartean txokolate jatea. Mari Domingi ere etorriko da.
18:30 Zulanpe.
Iturmendi 19:00 Estafeta kalea, Bakaiku aldetik.
Urdiain 18:00 Portuko kalen.
Altsasu 11:30 Plazan, Mari Domingi gaiteroekin. Ondoren, Zumalakarregira, fanfarre, txistulari eta eskolaniakoekin.
17:45 Olentzero eta Mari Domingi San Juan baselizara iritsiko dira. Ondoren ibilbidea, Zumalakarregin, miura banaketa, txondorra eta askaria eta gero Foru plazara. Txalaparta, dantzariak, abesbatza…
Olatzagutia 18:30 Belen iturria.
Ziordia 18:00 Altzaniako bidea.