Hiru erregeak Sakanara bidean

Guaixe 2016ko urt. 3a, 09:01

Ilbeltzaren 5ean hiru erregeen kabalkadak iritsiko dira Sakanara.

Ekialdeko hiru erregeek, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Sakanarako bidea hartuta dute eta ilbeltzaren 5erako iragarri dute iritsiko direla. Erregeei behar bezalako harrera egiteko prestatzen hasi dira Sakanan barna. Eta Sakanaz ez ahazteko egun horretan, asteartean, fale edo fareekin ibiliko dira goizeko 11:30etik aurrera haurrak Irañetan eta Lizarragan; arratsaldez Etxarri Aranatzen, Iturmendin edota Altsasun.

Bestalde, txikiek idatzitako kartak jasotzeko haien morroiak edo pajeak Altsasura ilbeltzaren ilbeltzaren 3an, igandean, 19:00etan Burunda frontoira etorriko dira. Olatzagutian ere egun berean, ilbeltzaren 3an, jarri dute hitzordua, 8:30ean, kultur etxean. Lakuntzan ere ilbeltzaren 3an, igandearekin, umeen goizeko mezaren ondoren, etorriko dira erregeen laguntzaileak elizara, umeen eskutitzak jasotzera, 11:45ean gutxi gorabehera.

Hitzorduak            
Herria Ordua Tokia        
Irurtzun 18:30:00 Eliza.        
Uharte Arakil 18:30:00 Manuel Goikoetxearen zurgindegitik, Zerradoa.  
Lakuntza 18:00:00 Ibai aldetik.        
Arbizu 18:00:00 Udaletxea.        
Ergoiena 18:00:00 Lizarragako eliz atetik. Ondoren Dorraora eta Unanura joango dira.
Etxarri Aranatz 18:00:00 Eliza.        
Bakaiku 18:30:00 Beheko basoa.      
Iturmendi 15:00 Fara-joleak Plaza.        
  19:00:00 Pilaralde kalea.      
Altsasu 17:30 Farejoleen errege zozketa Plaza.        
  19:00:00 Sakana Institutua (LH).      
Olatzagutia 18:00:00 Jubilatu elkartetik.      
Ziordia 19:00:00 Texeria kalea.