Sakanako lau sortzaileren lanak Lakuntzan ikusgai

Guaixe 2015ko abe. 25a, 12:14
Miren Ustarrozen eskultura bat.

Jokin Alegriaren, Kaleren, koadroak, Xole Artola lanak. Bi lakuntzarrekin batera, Elena Vera altsasuarraren irudi digitalak eta Miren Ustarroz uhartearraren eskulturak. Horiek guztiak Lakuntzako kultur etxean ikusgai izanen dira ostiraletik ilbeltzaren 6ra arte, 17:00etatik 20:30era eta jai egunetan goizez ere.