Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) I. Gabonetako Areto Futbol Torneoa antolatu du Altsasun. Horretarako Nafarroako Gobernuaren, Altsasuko Udalaren eta hainbat babesleren laguntza izan du. Areto futboleko torneoan benjamin mailako neska-mutikoek hartu ahal dute parte, 8 urtekoek.
6 talde
Torneoan benjamin mailako 6 areto futbol taldek parte hartuko dute: Lakuntzako Lagun Arteak, SD Alsasua-Seguros Sayasek, Urdiain Kirol Elkarteak, S.D. Alsasua-Arquitectura Floresek, Olazitko Sutegi Kirol Elkarteak eta S.D. Salvatierrak. Ostiralean jokatuko da Torneoa, 15:00etatik aurrera Zelandi Kiroldegian.