Agur 2015 eta ongi etorri 2016, mendian

Guaixe 2015ko abe. 30a, 08:26
Sakanako Mendizaleak aurtengo Errege Egunean Beriainen.

Mendi tontorrak, mendizaleen topaleku egun seinalatuetan

Urtea bukatu eta hastearen inguruko mito eta ohitura asko daude. Eta mendi tontorrak dira horietako bat. Gurean oso hedatua dago egun seinalatu horietan mendira jotzea, tontor garaietatik urtea joaten ikusteko edo urteari ongi etorria emateko. Sakanako mendizaleek, jakina, ohitura hori berreskuratuko dute.  

Urtea despeditzeko Aizkorri, Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira. Eta urteari ongi etorria egiteko, askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute.

Errege Egunean Beriainera
Bestalde, urteko lehen igandean, ilbeltzaren 3an, Altsasuko Mendigoizaleek Bargagainera joko dute urteari ongi etorria ematera. Eta, jakina, Errege egunean Sakanako Mendizaleek Beriain itzotzeko ohitura dute. Bertan jango dituzte azkeneko turroiak.

Trinitatea. Abenduaren 31n, ostegunean, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitatera igoera. Aurten 10. edizioa izango da. Iratxo mendi taldeko finalista eguna izanen da.

Aizkorri. Abenduaren 31n, ostegunean. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik deituta.

Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkarteak antolatuta, abenduaren 31n, ostegunean, VI. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:30ean, plazatik. Hamaiketakoa eginen dute.

Beriain. Ilbeltzaren 6an, asteazkenarekin, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.

Bargagain. Ilbeltzaren 3an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. Urteko lehen igandean Bargagainera jotzen dute altsasuarrek, 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.