Murgiondo eta Imaztarrak Zangozako lau t´erdiko finaletara

Guaixe 2016ko urt. 12a, 10:59

Murgiondok Rebolé izango du aurkari

Asteburuan Zangozako lau t´erdiko aurre finalak jokatu dira Cantolagua pilotalekuan. Kimuetan Cantolagua klubeko Reboléri 4 eta 18 irabazi zion Arbizu klubeko Aldabidek, eta haurretan Lizarra klubeko Berrueta 16 tantotan utzi zuen Aldabideko Imazek. Seniorretan Irurtzun klubeko Murgiondok 22 eta 6 irabazi zion Zugarraldeko Alduntzini. Hortaz, kimuen finalean Imaz, haurren finalean Imaz eta seniorren finalean Murgiondo izango ditugu. Murgiondok Zugarraldeko Rebolé izango du aurkari.