Batukada eta antzerki tailerrak Arakilen

Guaixe 2016ko urt. 12a, 15:45

Izena emateko epea hilaren 22ra arte dago zabalik. Hots egin 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara.

Arakilgo Udalak ilbeltza eta maiatza bitarteko kultur ikastaroen eskaintza ezagutarazi du: batukada eta antzerkia. Bi ikastaroak ere Ihabarren izanen dira. Perkusio ikastaroa astearteetan izanen da, 19:30etik 21:30era, eta Oskar Estanga izanen da irakaslea. Batukada ikastaroa hilaren 19an hasiko da. Antzerki tailerra, berriz, Jon Barbarinek emanen du eta izena ematen dutenek zehazten duten egun eta orduan izanen da. Arakilen erroldatutako pertsonek 70 euro ordaindu beharko dute ikastaro batean izena ematerakoan. Ibarrean erroldatuak ez daudenak, berriz, 90.