Malerreka: Bakaikoa-Lasa, Barandiaran-Gorriti eta Urmeneta-Aranburu lanera

Guaixe 2016ko urt. 13a, 11:21

Elite mailako pilotariak Malerrekako txapelketan murgilduko dira gaur

Asteburuan hasi zen Malerrekako Pilota Txapelketa. Kategoria txikikoak hasi ziren jokoan. Gaur, asteazkenean, elite mailakoak sartuko dira lehian 18:30etik aurrera Sunbillan eta Donezteben jokatuko diren partidetan. Tartean pilotari sakandarrak izanen ditugu. Joanes Bakaikoa eta Adur Lasa etxarriarrek bikotea osatuko dute eta Urmeneta eta Aranburu izango dituzte aurkari. Bestalde, Peñak eta Murgiondok Iriarteren eta Sarasaren kontra jokatuko dute eta Barandiaranek eta Gorritik Urmenetaren eta Aranbururen kontra.