Eskubideen aldeko trenera igotzeko deia

Guaixe 2016ko urt. 14a, 15:06
Jendetza Bilbon. Argazkia: www.guaixe.eus

Horixe da Sare dinamikak egin duena larunbateko manifestazioen ondoren. Jendetza elkartu zen Baionan eta Bilbon, eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde, euskal presoak Euskal Herrira leloa zuten pankarten atzean. Haien artean makina bat sakandar izan ziren. Trena hartzeko deiarekin, Sarek dinamika berria jarri du martxan. Sarekideen asmoa da herriz herri eta auzoz auzo “trenbide sarea” hedatzea, “presoen alde bildutako indar itzela sostengatu eta bideratzeko”.

Bestalde, preso adina Ernaiko kide, 410, Hego Euskal Herriko hiriburuetako toki publikoetan kateatu ziren 2015eko azken aurreko egunean. Iruñean Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan 61 gazte kateatu ziren hiru bat orduz. Haietako asko sakandarrak ziren. Ekimen horrekin Ernaik preso eta iheslari guztiak etxera ekartzea aldarrikatu zuten.