Oporren ondoren bueltan dira Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2016ko urt. 15a, 09:22

9. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasun eta Urdiainen

Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topaketen 9. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasun eta Urdiainen. Abenduaren 20an jokatu zen 8. jardunaldia, beraz, ia hilabeteko geldialdia izan dute topaketan parte hartzen ari diren neska-mutilek. Topaketan Sakanako 9 talde ari dira lehian.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 9. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Kaixo – Mediolanum
11:00etan Dantzaleku – Tipi Tapa
12:00etan: Sayas – Etxarri Aranatz
Igandean, Urdiainen
12:00etan: Urdiain – Lagun Artea
Atseden: Sutegi