Etxarrik atzera ere galdu eta Lagun Arteak irabazi

Guaixe 2016ko urt. 18a, 12:08

Etxarrik etxean bigarren partida galdu du jarraian.

Preferente maila. 16. jardunaldia: Etxarri Aranatz 0 – Infanzones 3 / Lagun Artea 3 – Bidezarra 2

Etxarri Aranatzek etxean bere bigarren porrota jasan behar izan zuen, bigarren porrota jarraian. Lehen zatian Infanzonesek gehiago dominatu zuen eta gol aukera gehiago izan zituen. Etxarriarren ustez arbitroak Infanzonesekin izandako jarrera permisiboagatik.
Lizarragak eta Miguelek Infanzones 0 eta 2 aurreratu zuten atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian Etxarri partidari buelta ematen saiatu zen, baina Infanzonesen kontraeraso batean Infanzonesen aldeko penaltia seinalatu zuen arbitroak eta horrela iritsi ziren euren hirugarren gola iritsi zen. Etxarri kontrako atera gerturatu zen, baina markagailua ez zen aldatu eta 3 puntuak Etxarritik ihes egin zuten.

Lakuntzan partida ona jokatu zuten Lagun Arteak eta Bidezarrak. Bi taldeak gogoekin atera ziren zelaira eta Bidezarra aurreratu zen bosgarren minuturako. Baina Asierrek berdintzea lortu zuen 5 minutu beranduago. Bi taldeek parez pare jarraitu zuten eta atsedenaldia baino lehen Anderrek 2 eta 1 aurreratu zuen Lagun Artea. Bigarren zatian Asierrek Lagun Artearen hirugarren gola sartu zuen, gol ikusgarria. Bidezarrak 3 eta 2 gerturatzea lortu zuen eta Lagun Artea estutzen saiatu ziren, baina zorionez Lagun Arteak ongi eutsi zien erasoei eta 3 puntuak Lakuntzan geratu ziren.

Sailkapen orokorrean, Gares da preferente mailako liderra (34 puntu). Etxarri Aranatz higuarrena da (30 puntu) eta Lagun Artea bosgarren postura igo da (25 puntu). Asteburuan Gares liderra izango du aurkari Etxarri Aranatzek. Sailkapenean 9.a den Mutilbera izango du arerio, aldiz, Lagun Arteak.