Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak

Guaixe 2016ko urt. 18a, 19:47

Martxan da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Herriz herrikako kanporaketak jokatzen ari dira. Irañetan, esaterako, hilaren 2an jokatu zen. Sei bikote neurtu ziren Txapel-azpi elkartean. Finalean Javier Beraza eta Raul Leza bikoteak Benjamin Botanzi eta Florentino Berazari irabazi zieten. Altsasun, bestalde, kanporaketa larunbatean, jokatuko da, 16:00etan, Zubi-ondo elkartean. Xurrut, Alde Zaharreko tabernen elkarteak babestutako kanporaketa da.

Herrietako kanporaketetako onenak otsailaren 20an Iruñean jokatuko den Nafarroako finalerako txartela eskuratuko dute. Eta herrialde bakoitzeko bikote onenak elkarrekin Urdiñarben (Zuberoa) neurtuko dira, martxoaren 5ean.