Sergio Garcia bederatzigarrena Betelun

Guaixe 2016ko urt. 19a, 08:44

15 sakandar aritu ziren 11. Araitz-Betelu Krosean

Igande goizean jokatu zen 11.Araitz-Betelu Krosa. 201 korrikalarik hartu zuten parte 7,7 km zituen proban, eta Betelun prestatutako zirkuituari bi itzuli eman behar izan zizkioten. 187 korrikalari iritsi ziren helmugara. Raul Amatriain nafarra eta Sergio Roman gipuzkoarra batera iritsi ziren helmugara, eta esprint estuan Amatriain gailendu zen (25:14). Emakumezkoen txapela Betelun geratu zen, Maddi Sotil izan baitzen azkarrena (33:52).
15 sakandarrek lortu zuten lasterketa despeditzea. Sergio Garcia de Eulate izan zen azkarrena, helmugan bederatzigarrena izan eta gero (27:00). Emakumezkoetan, Maite Zabaleta etxarriarra izan zen azkarrena (35:50).

Sakandarrak I. Araitz Beteluko Krosean
Gizonak
1.Raul Amatriain (Zabalza): 25:14
9.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 27:00
25.Fco. Javier Gomez (Alts): 28:34
29.Iban Gonzalez (Urd): 28:52
40.Andoni Azanza (Alts): 30:09
51.Iban Sobredo (Alts): 30:41
75.Fermin Azkargorta (Itur): 32:04
86.Iñaki Murillas (Irur): 33:12
87.Santi Agirre (Itur): 33:13
113.Carlos Mañeru (Etx): 35:15
133.Aingeru Azazeta (Alts): 37:50
141.Unai Razkin (Irur): 38:17

Emakumezkoak
119.Maite Zabaleta (Etx): 35:44
120.Amaia Etxeberria (Irur): 35:50
132.Jone Pelaez (Alts): 37:50
140.Haizea Ramirez de Alda (Alts): 38:17