Koldo Murgiondo eta Imaztarrak Zangozako txapeldun

Guaixe 2016ko urt. 19a, 09:30

Zangozako lau t´erdiko finalak irabazi zituzten

Igandean Zangozako lau t´erdiko finalak jokatu ziren Cantolagua pilotalekuan. Senior mailan, Irurtzun klubean dabilen Koldo Murgiondok 22 eta 18 irabazi zion Zugarraldeko Migel Rebole zangozarrari, partida gogorrean. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidan Oberenako Aritz Jamarrek 22 eta 19 irabazi zion Oberenako Xabi Iribarreni.

Kategoria txikietan Arbizuko Aldabideko pilotariak izan ziren jaun eta jabe. Kimuetan, Iraitz Imazek (Aldabide) 18 eta 8 irabazi zion Xabi Sarasibarri (Oberena), eta haurren mailan Mikel Imaz (Aldabide) 18 eta 12 gailendu itzaion Mikel Armendarizi (Huarte).