Sakana Fiturren

Guaixe 2016ko urt. 22a, 11:33

Madrilgo nazioarteko turismo azokan sakandarrak estreinakoz presente izanen dira. Nafarroako Gobernuak jarritako standa Sakanaren erakustoki ere bihurtuko da. Asteazkenetik igandera arte irauten du azokak eta egun horietan guztietan Bidelagun, Sakanako turismo elkarteak 4.000 bat informazio euskarri banatuko ditu. Horrekin batera, Sakanaren berri ematen duen bideoa mustuko dute.

Altsasuko ihote batzordeko 30 kide ere Fiturren izanen dira bihar. Egunean zehar standean ihotearen hainbat antzezpen eginen dituzte. Horretarako, txistulariak, atabalariak, txalapartariak, momotxorroak, golda, juantranposoak, sorginak eta akerra eramanen dituzte. Garai bateko erritu paganoak antzeztuko dituzte denen artean. Sakanan turismoa sustatzeko ekimen zabalago baten zati da Fiturreko hori. Arakilgo Udala kide den Plazaola turismo pratzuergoa Madrilgo azokan izanen da ere.