Nork jantziko ditu Sakanako txapelak?

Guaixe 2016ko urt. 22a, 13:21

Aurreko urteko finalistak.

Sakanako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira bihar Olaztin (11:00etan) eta Lakuntzan (17:00etan)

Iritsi da Sakanako pilotari onenak nortzuk diren erabakitzeko unea. Azken asteburuetan jokatu da Sakanako pilota klubek antolatutako Sakanako Pilota Txapelketa. Sakanako pilota klubek lan handia egiten dute pilotariak trebatzen, eta pilotari harrobi polita dugu gurean. Pilotariei, bereziki txikienei txapelketetan parte hartzea sustatzeko sortu zen Sakanako Pilota Txapelketa. Bertan Lakuntza pilota elkarteko, Altsasuko Pilotajauku taldeko, Etxarri Aranazko Gure Pilota Elkarteko, Arbizuko Aldabide taldeko eta Olaztiko Sutegi taldeko pilotariak lehiatu dira, txikien mailatik hasita gazteen mailara bitartean. Bihar, larunbatean, txapeldunak nortzuk diren erabakiko da goizeko hamaiketan Olaztin eta arratsaldeko bostetan San Saastin festetan murgilduta dagoen Lakuntzan jokatuko diren finaletan.

Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Olaztin, 11:00etan:
Txikiak: Lanzarain-Flores (Aldabide) / Miguel-Izagirre (Aldabide)
Umeak 2: Mitxelena-Amillano (Pilotajauku) / Razkin-Lier (Gure Pilota)
Kimuak 2: Lezea-Agudelo (Pilotajauku) / Urbe-Mentxaka (Aldabide-Sutegi)
Haurrak 1: Goikoetxea-Gorrotxategi (Aldabide) / Lopez de Zubiria-Lizarraga (Gure Pilota)
Kadeteak 2: Lima-Mentxaka (Aldabide-Sutegi) / Araña-Senar (Gure Pilota)
Nagusiak: Jokin-Julen (Sutegi) / Galartza-Arana (Pilotajauku)
Lakuntzan, 17:00etan:
Lagunartekoa: Lakuntza Pilota Elkartea / Eraso Pilota Elkartea (Tutera)
Umeak 1: Amado-Leiza (Aldabide) / Mikel-Eneko (Sutegi)
Kimuak 1: Erdozia-Flores (Aldabide) / Imaz-Garmendia (Aldabide)
Haurrak 2: Arraiza-Elizondo (Lakuntza) / Imaz-Berastegi (Pilotajauku)
Kadeteak 1: Olaetxea-Petriati (Aldabide) / Otxoa-Ganboa (Gure Pilota)
Gazteak: Nazabal-Goikoetxea (Aldabide) / Ramirez-Arbizu (Pilotajauku)