Zelaitik kantxara

Guaixe 2016ko urt. 22a, 08:26

Sakanako Futbol 8 Topaketetan areto futbolean ariko dira igandean, Olaztin eta Etxarri Aranatzen

Sakanako Futbol 8 Topaketetan bigarren joanaldia edo itzulera hastear dago. Baina igandeko jardunaldia berezia izango da, futbolean aritu beharrean areto futbolean arituko baitira neska-mutikoak. Dantzalekuko eta Urdiaingo futbol zelaiak Olaztiko Erburua kiroldegiko eta Etxarri Aranazko San Donato eskolako aretoko kantxengatik aldatuko dituzte. Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu.

Igandeko areto futbol topaketan partida bakoitzean 12 minutuko 4 tarte jokatuko dituzte neska-mutikoek, eta talde bakoitzean 6 jokalari arituko dira, 5 jokalari eta atezaina.

10. jardunaldia (Igandean)
Olaztiko Erburua kiroldegian
10:00etan: Sutegi (9 urte) – Sayas/Kaixo (9 urte)
11:00etan: Urdiain– Mediolanum
12:00etan: Sutegi – Kaixo/Sayas

Etxarriko San Donato eskola
10:00etan: Etxarri Aranatz – Tipi Tapa
11:00etan: Lagun Artea – Dantzaleku
12:00etan: Etxarri/Lagun Artea (9-10 urte) – Altsasu (9 urte)