Atzera ere, Etxarrik galdu eta Lagun Arteak irabazi

Guaixe 2016ko urt. 25a, 13:11
Etxarri Aranatzek hirugarren porrota jasan du jarraian.

Preferente maila. 17. jardunaldia: Gares 2 – Etxarri Aranatz 1 / Mutilbera B – Lagun Artea 1

Preferente mailan, azken bi jardunaldietako joera errepikatu zen ere asteburu honetan. Etxarri Aranatzek galdu egin zuen Garesen, 2 eta 1, Garesen kontra. Aldiz, Lagun Arteak garaipen polita lortu zuen Mutiloabeitin, Mutilbera B-ri 0 eta 1 irabazi eta gero.

Gares liderraren eta Etxarri taldeen arteko partida ederra izan zen. Gares ongi hasi zen eta 18. minutuan sailkapenean aurreratu zen. Etxarri Aranatzek Gares estutu zuen baina markagailua ez zen gehiago mugitu lehen zatian. Bigarren zatia hasi eta berehala Garesek bigarren gola sartu zuen. Egoera korapilatu egin zitzaion Etxarriri, are gehiago Xabatek bigarren txartel horia ikusi eta aldageletara joan behar izan zuenean. Hala ere, Josebak Etxarriren aldeko gola sartu zuen, baina nahiz eta saiatu, etxarriarrek ezin izan zuten berdindu eta punturik gabe itzuli ziren etxera.

Aldiz, Mutiloabeititik 3 puntu gehiagorekin etorri ziren Lagun Arteako jokalariak. Partida hasi eta berehala bi gol aukera bikain izan zituen Mutilberak, baina ez zuten asmatu. Mutilbera hobeki ari zenean Laguneko Xabierrek gola sartu zuen, pase bikain baten ondoren. Mutilbera saiatu zen, baina Lagun Arteak ongi defendatu zuen. Bigarren zatian partida gogortu egin zen baina lakuntzarrek ongi eutsi zuten eta hirugarren garaipena jarraian lortu zuen.

Garesek jarraitzen du lider (37 puntu), Arrotxapearen (33 puntu) eta Etxarri Aranatzen (30 puntu) aurretik. Lagun Arteak hiru jarraipen lortu ditu jarraian eta lakuntzarrak bosgarrenak dira (28 puntu). Asteburuan Etxarri Aranatzek sailkapenean azkena den Castillo de Tiebas taldea hartuko du eta Lagun Arteak 17 punturekin jaitsiera postutan dagoen Beti Casedano.